Aiarako Ziklokros lasterketa bertan behera utzi dute, oztopo anitzen ondorioz

Aitor Aspuru Saez 2025eko urriaren 9a

Aurten Aiarako Ziklokrosak ez du Ibaguengo kirolgunea hartuko. / Aiaraldea.eus

Gaur jakinarazi du Iñaki Isasi Taldeak ezingo dutela lasterketa antolatu, hainbat arazo eta traben ondorioz. Ziklokrosaren esparruan oso hitzordu garrantzitsua izan da Aiarakoa, Arabako Txapelketak zein Euskadikoak Ibaguengo zelaietan erabaki baitira askotan.

Abenduaren 21ean lehiatuko zen Aiara Ziklokrosaren edizio berria bertan behera uztea erabaki du Iñaki Isasi Taldeak. Antolatzaileek oharra plazaratu dute eta jakinarazi dute 2019an lehenengo aldiz egin zutenetik, arazo eta oztopo ugari izan dituztela.

Urterik urte traba horiek saihesten asmatu dute, baina aurten ez dute lortu eta horregatik ez da egingo 2025eko edizioa, ezinezkoa baita. Laguntzaile guztiei eskerrak eman dizkiete eta euren ekarpena aitortu dute.

Aiaraldea Komunikabidea harremanetan jarri da antolakuntzarekin eta galdetu dio behin betiko edo behin-behineko erabakia den eta erantzun duten oraindik ezin dutela zehaztu.

Erreferente bat ziklokrosaren egutegian

Iñaki Isasi Taldeak adierazi duenez, hasieratik euren asmoa izan da parte-hartzaileei zein zaleei ahalik eta lasterketarik onena eskaintzea. Hori agerikoa izan da ibilbideetan (urte luzez aldapa malkartsuak prestatuta, adibidez), baina baita erakarritako txirrindularien kalitatean ere.

Aiarako Ziklokrosak Omar Fraile, Alicia Gonzalez edota Gorka Izagirre bezalako profesionalak ekarri ditu Ibaguenera, eta Euskadiko zein Arabako Txapelketak ere erabaki dira bertan. 

Izan ere, Euskadiko Ziklokros Txapelketa bi aldiz egon da jokoan Ibaguengo kirolgunean eta Arabako Txapelketa ere hainbat aldiz erabaki da Aiaran.

Horrez gain, Omar Fraile, Alicia Gonzalez, Gorka Izagirre edota Oier Lazkano profesionalek erakutsi dute euren trebezia bertan. 

Tokiko kirolarientzat ere hitzordu berezia izan da: Iker Colmenerok, Hodei Muñozek, Lukene Trujillanok edota Iñaki Carrok garaipenak lortu dituzte aurreko edizioetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide