Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateak Gorobelera jo zuen atzo gauean espeleologia talde baten bila. Hain zuzen, kirolarien senide batek deitu zuen polizia, berandutzen ari zelako eta ez zuelako euren berririk.
Agenteak materiala prestatzen ari zirela, lau kideko taldea Ponatatik ateratzen hasi zen eta soilik kirolari batek zituen arazoak, hipotermia sintomekin.
Erreskate unitateak argitu du espeleologoak apur bat berandutu zirela eta ez zutela inolako arazorik izan, baina goraipatu dute senideen jarrera, kasu horietan garrantzitsua delako deia ahalik eta goizen jasotzea.