Antzeko izaerako bi istripu gertatu ziren larunbatean A-625 errepidean, Luiaondoko udalerrian. Arratsaldeko lehen orduetan jazo ziren eta ibilgailuak errepidetik atera ziren bi kasuetan.
Ezbehar bat A-625ra sartzeko bihurgunean (Nerbioiko parke linealaren alboan) izan zen eta bestea Luiaondoko saihesbidean. Batean ez zen kalte nabarmenik egon, baina bestean, aldiz, bi lagun eraman behar izan zituzten ospitalera eta autoak kalteak izan zituen aurreko aldean. Edonola ere, Ertzaintzak azaldu du lesioak ez zirela larriak izan.
18:00ak aldera bukatu zuten errepidea garbitzen eta geroago erretiratu zituzten bi ibilgailuak.