Aiarako gaurkotasuna izango dugu hizpide ostegun honetako Azalera podcastean, bertako Udaleko Karmele Poblacion Martinez zinegotzia elkarrizketatuko baitugu, besteak beste.
Herritarrek ere aukera izango dute elkarrizketan parte hartzeko, galderak aurretik bidalita. Horretarako, audio bat bidali beharko dute plazaratu nahi duten galderarekin 688 84 81 52 telefonora (Whatsapp edo Telegram bidez) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera, euren izen-abizenak zehaztuta. Bihar (azaroak 18) itxiko da horretarako tartea, 12:00etan.
Ostegunero bezala, 13:00etan emitituko da podcasta zuzenean, eta Aiaraldea.eus atarian zein sare sozialen bidez jarraitu ahalko da.