Aiarako Eguneko Arretarako Landa Zentroaren eskaintza ezagutzeko bi hitzordu antolatu dituzte

Aitor Aspuru Saez 2025eko azaroaren 26a

Eguneko zentroan jarduera mordoa antolatzen dituzte. / Alday Fundazioa

Ostiralean 11:00etan eta larunbatean 12:00etan egongo da aukera zentroa bisitatzeko. Herritar nagusien autonomia sustatzen dute toki horretan. 

Aiarako Eguneko Arretarako Landa Zentroa bitarteko oso garrantzitsua da edadetuen autonomia bultzatzeko eta erabiltzaile gehiagoren parte hartzea sustatzeko bi hitzordu prestatu ditu Alday Fundazioak, ostiralean 11:00etan eta larunbatean 12:00etan.

Interesdunak (izan balizko erabiltzaileak edota senideak) Arespalditzan dagoen zentrora joan daitezke ostiralean eta larunbatean zerbitzua ezagutzera, kafe bat hartzen duten bitartean.

Izan ere, lokal horretan eskaintza oparoa daukate aiarar edadetuen autonomia eta ongizatea bideratzeko: jantoki zerbitzua, mantenimendu gimnasia, lorategia, estimulazio kognitiboko jarduerak, txangoak...

Erabiltzaileek, gainera, ez dute inolako arazorik tokira bertaratzeko, garraio egokitua ere ematen baitiete. Egunerokoa bideratzen duen zaintzaileak, Jennifer Cuellarrek, azpimarratu du eguna elkarrekin eta ondo pasatzeko bitartekoa dela Eguneko Arretarako Landa Zentroa. Esaterako, egunero bazkaldu ostean solasaldi luze eta lasaia daukate. Horregatik gonbidatu ditu jakin-mina duten guztiak bertaratzera eta probatzera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide