35 urteko emakume bat atxilotu zuen Ertzaintzak larunbat arratsaldean, Aiarako baserri batean lapurtzea egotzita. Poliziek 14:00ak baino apur bat lehenago jaso zuten abisua, eta Laudioko ertzain-etxeko patruila bat bertaratu zen etxera.
Azaldu dutenez, espazioa ikuskatu behar zuten unean ireki zuen atea emakumeak. Agenteek identifikatu egin zuten orduan, eta "bertara sartu zela aitortu zien, hesi bat saltatuz, lehen solairuraino igota eta ondoren leiho bat bortxatuta".
Ertzainek ikusi zuten etxe barruan hainbat tresna nahasirik zeudela. Ondorioz, emakumea atxilotu zuten, indarrezko lapurreta egitea egotzita. Azaldu dutenez, epailearen esku utzi dute beharrezko eginbideak amaitu ostean.