Kutsu solidario nabarmena izan du Menagarain atzo ospatutako San Nicolas jaiak. Iza auzoan dagoen izen bereko baselizan egin zen ospakizuna. Giro beroa nagusitu zen mezaren ostean, gaztaina erreak prestatu baitzituzten. Horrez gain, ohiko zozketa egin zuten eta, aurreratu dutenez, Angolara bideratuko dute bertan bildutako dirua, Benjamin Respaldiza apaizaren bitartez.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, Llantenon eta Artziniegan ere antzeko ekimenak egin dituzte helburu bererako dirua biltzeko.
Argazkiak: Lantenoko Jai Batzordea