Urtero bezala, jostailuen elkartasun bilketa deitu dute Olentzerok eta Mari Domingik Aiaran. Atzo Soxon jarri zuten hitzordua eta bi pertsonaia horiek galtzagorrien, Tartaloren edota Akerbeltzen laguntza izan zuten.
Guztien artean jostailuak batu zituzten Gabonetan beharra duten umeen artean banatzeko eta tarte bat ere hartu zuten, ibilaldiaren ondoren, bertaratutako haurrekin mintzatzeko.
Argazkiak: Modesto Marin