2025. urteari agur esateko modu bikaina topatu zuen atzo Hogeitalau euskara elkarteak: Gabonetako Marrazki Lehiaketako sariak banatzea Luiaondoko Otueta Gizarte Etxean.
Igande Arratsaldeak Familian egitasmoaren urteko azken saioa baliatu zuten horretarako eta, ohikoan bezala, ikuskizuna ere egon zen.
Opariak jaso zituztenak honako gazte hauek izan ziren:
- Kenai Maiza Parro
- Iruri Etxebarria Barroso
- Laura Sanz Bascon
- Carlos Gil Serrano
- Mikele Bordagaray Fradejas
- Asier Gonzalez Gancedo
Argazkiak: Hogeitalau Elkartea