Tokiko ekoizle eta artisauen urte amaierako azoka egin dute gaur goizean Laudioko Aldai plazan eta, urtero bezala, eskualdeko baserri bat omentzeko baliatu dute aukera.
Aurten Larrabe gaztandegiko kideek jaso dute aitortza, euren historiaren "jarraikortasuna, ahalegina eta errotzea" goraipatuta.
Familia giroan jaso dituzte oroigarriak gaztandegiko kideek udal ordezkarien zein merkatuko kideen partetik. Aginagako ekoizle beteranoek "esker bereziak" eman nahi izan dizkiete bezero eta kontsumitzaileei, eta ohartarazi dute geroz eta zailagoa bilakatzen ari dela baserritarren bizitza, azken urtean Laudioko azokatik lau postu desagertu direla nabarmenduta.