Aiarako EAJk ludoteka zerbitzu pilotua abiatzea proposatu du

Aitor Aspuru Saez 2026ko urtarrilaren 21a

Proposatzen duten zerbitzua hilabete batzuk egongo litzateke indarrean, printzipioz. / Aiaraldea.eus

Jeltzaleek hilabete batzuk iraungo duen proiektua egitea proposatu dute, beharrezkoa den edo ez ikusteko. 

Duela astebete Aiarako EAJk proposamena mahaigaineratu zuen Udalean ostiral arratsaldetan ludoteka zerbitzua eskaintzeko Luiaondon zein Arespalditzan. Berez, jeltzaleen ideia da ekimen pilotua izatea eta zenbait hilabeteren ondoren emaitzak ebaluatzea, erabakitzeko benetan beharrezkoa den.

Hala azaldu du Gentza Alamillo bozeramaile duen taldeak: "Ideia erraza da: martxan jartzea, funtzionamendua ebaluatzea eta familien eskaerari erantzuten dion egiaztatzea. Hortik aurrera, datuekin erabakitzea, eta ez burutazioekin".

Alamillok berak honakoa adierazi du: "Duela urte batzuk, gobernuan geundela, Aiarak ludoteka zerbitzua zuen Luiaondon eta Arespalditzan, eta familia askori erantzuten zien. Horregatik, uste dugu akatsa dela eredu hori baztertzea, haren erabilgarritasuna berriro aztertu gabe".

Gaztelekuan aldaketak

Aiarako EAJk ideia hau lotu du udal gobernu taldeak Gaztelekuan egin nahi dituen adin aldaketekin, osagarria dela iritzita. 

Hala, jeltzaleek azpimarratu dute egitasmo pilotuak datorren ikasturteari begira zerbitzu egonkorra ezartzearen bideragarritasuna baloratzea ahalbidetuko lukeela: "Kontziliazioaz, zerbitzu publiko erabilgarriez eta familiei entzuteaz ari gara. Kontua ez da bakarrik adina aldatzea, baizik eta benetan erabiltzen diren baliabideak eskaintzea".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide