Izoriak adarrak batzeko hondakinen bilketa-gunea sortu du

Aitor Aspuru Saez 2026ko otsailaren 6a

Aiaraldeko Kuadrillak edukiontzi berezia jarri du, baimendutako hondakinak bertan uzteko aukera emateko.

Instalazio berriak landare-hondakinen kudeaketa hobetzen du, ekonomia zirkularra sustatuz. Izoriarrek sortu dute elkarlanean.

Aiaraldeko Kuadrillak, Izoriako Administrazio Batzarrarekin elkarlanean, adarrak batzeko hondakinen bilketa-gune berria jarri du martxan Izoriako hilerri ondoan dagoen lursailean. Ekimen honen helburua adarrak mozteko lanetatik sortzen diren hondakinen kudeaketa hobetzea da, eta horiek modu ordenatu eta jasangarrian tratatzen direla bermatzea.

Administrazio Batzarrak prestatu du auzolanean Arabako Foru Aldundiko dirulaguntzarekin eta Aiaraldeko Kuadrillak edukiontzi berezia jarri du, baimendutako hondakinak bertan uzteko aukera emateko.

Ekintza honek hondakin horien baliozkotzea ere ahalbidetuko du. Izan ere, Aiaraldeko Kuadrillak Izorian duen konpostaje komunitarioko gunean material egituratzaile gisa erabil daitezke, eta horrela ekonomia zirkularraren zikloa itxi egiten da.

Adarrak batzeko gunean sartzeko eskaera egiteko, erabiltzaileek Izoriako Administrazio Batzarrarekin jarri beharko dute harremanetan. Berez, tokiko ordezkariek azaldu dute zerbitzua izoriarrentzat dela nagusiki, bere erabilera kontrolatzeko.

Era berean, konpostaje komunitarioko programaren parte izan nahi duten pertsonak Aiaraldeko Kuadrillarekin harremanetan jar daitezke 679 79 19 33 telefonora deituta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide