Euskara jolasen bidez praktikatzea, astero ordubetez. Hori da Aiarako Euskara Ludikoa programak eskaintzen duena. Berez, iazko urrian abiatu zuten egitasmoa, eta maiatzera arte luzatuko da.
Hala ere, Aiarako Udalak deialdia zabaldu du libre dauden plazetan izena emateko epea. Gaur (otsailak 5) izango da horretarako azken eguna. Interesdunek euren izen-abizenak eta telefono zenbakia helerazi beharko dituzte posta elektroniko (euskara@aiaraldea.org) edo telefono (677 566 245) bidez.
Saioak astelehenero izango dira 17:00etatik 18:00etara, Lantenoko Eskolako txokoan. Bertan, "hizkuntza ohiturak modu ludikoan praktikatzeko" aukera izango dute parte hartzaileek, "familia edo lagun giroan erabiltzeko" gero. Kartak, mahai jokoak eta antzeko beste baliabide batzuk baliatuko dituzte horretarako.