Etxaurren Krosa XXXV. ediziora helduko da igandean eta Ibaguengo kirolgunea familiez betetzea espero dute. Antolatzailea herriko ikastolako guraso elkartea da, baina Aiarako Udalaren, Aldundiaren eta Arabako Atletismo Federazioaren laguntza izango dute, baita zenbait enpresen babesletza ere.
Hitzorduaren izaera erabat herrikoia da eta egunean bertan egingo dituzte inskripzioak, goizeko hamarretan. Goiz gehiena gazteen kirolean zentratuko da:
- 11:00 // 2012an eta 2013an jaiotako mutilek 3.000 metroko proba egingo dute.
- 11:15 // 2012an eta 2013an jaiotako neskek ere 3.000 metroko zirkuitua izango dute.
- 11:35 // 2014an eta 2015ean jaiotako mutilak 1.800 metroko lasterketan lehiatuko dira.
- 11:45 // 2014an eta 2015ean jaiotako neskek 1.800 metroko proba izango dute.
- 12:00 // 2016an eta 2017an jaiotako mutilen txanda 1.400 metroko lasterketan.
- 12:10 // 2016an eta 2017an jaiotako nesken proba 1.400 metroko zirkuituan.
- 12:25 // 2018tik aurrera jaiotako edozein umek parte hartu ahalko du 400 metroko lasterketan.
- 12:40 // Edozein adineko edonork korrika egiteko aukera izango du 3.400 metroko zirkuituan.
Krosean Aiaraldeko taldeek parte hartzen badute ere, edonor batu daiteke probara.