Egurrez betetako etxola batek sua hartu du gaur goizean Luiaondon, eta suhiltzaileak zein Ertzaintza bertaratu dira egoera bideratzera.
Eguerdiko hamabiak aldera jazo da ezbeharra eta ez da zauriturik egon, poliziaren prentsa kabineteak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez. Suhiltzaileek itzali dute sua.
Argazkiak: Iñigo Martinez