Aiarako gaurkotasuna izango dugu hizpide ostegun honetako Azalera podcastean, bertako Udaleko Karmele Poblacion Martinez zinegotzia elkarrizketatuko baitugu, besteak beste.
Herritarrek ere aukera izango dute elkarrizketan parte hartzeko, galderak aurretik bidalita. Horretarako, audio bat bidali beharko dute plazaratu nahi duten galderarekin 688 84 81 52 telefonora (Whatsapp edo Telegram bidez) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera, euren izen-abizenak zehaztuta. Gaur (otsailak 9) itxiko da horretarako tartea, 22:00etan.
Aste honetako saioak aldaketa txiki bat izango du, ordubete beranduago emitituko baita, 14:00etan, hain zuzen. Aiaraldea.eus atarian zein sare sozialen bidez jarraitu ahalko da zuzeneko saioa.