Emakumezko pregoilaria izango dute Aiarako jaiek aurten, eta aiararrek martxoaren 6ra arte izango dute epea zabalik iradokizunak egiteko. Horretarako bide ezberdinak ireki dituzte. Alde batetik, udaletxera deitu daiteke (945 39 90 00) edo zuzenean Arespalditza eta Luiandoko udal bulegoetara bertaratu presentzialki. Izen-abizenekin batera, tokiko erakundeak eskatu du, bide batez, pertsona horren hautaketarako arrazoiak azaltzeko.
Halaber, Udalak gogoratu du pregoilariaren ardura banatzeko orduan emakume bati zein gizarte-, kultura- edo kirol-talderen bati eskaini ahal zaiola.
Berez, azken urteetako pregoilariei erreparatuta, azkena Enrique Arberas biologoa izan da eta aurretik Aiara Dantza Taldeak izan zuen ohorea. Kasu horretan emakume aiarar batek hartu zuen hitza nagusiki. 2023a Iker Larrazabal pilotariak jaso zuen jaiei hasiera emateko ardura eta pandemia aurretik irakurketa Kexaako bola taldeak egin zuen, ordezkaritza mistoarekin.
Zergatia azaldu du Karmele Poblacion alkateordeak Azalera podcastean: