Emakumeen bola-joko jaurtiketa berezia antolatu zuten atzo arratsaldean Luiaondoko bolatokian, Martxoaren 8rako prestatutako egitarauaren barruan. 25 emakumek hartu zuten parte proban, eta "oso giro ona" egon zen antolatzaileen esanetan, "aurreko urtean bezala".
Zuriñe Ruiz gailendu zen federatuen artean. Federatu gabekoen artean, aldiz, honako hauek osatu zuten podiuma:
1. Leire Pérez
2. Deiene Arrazuria
3. Nekane Olabarria
Horrez gain, bost sari sorpresa ere banatu zituzten, Esther Gonzalez, Itsaso Urreta, Marian Mendiguren, Marian Fernández eta Garbiñe Barcenari egokitu zitzaizkienak. "Faroltxoaren saria", aldiz, Karmele Poblacionentzat izan zen.