Norgehiagoka berezia egin zuten Luiaondoko bolatokian larunbatean. Bolo konikoen jaurtiketa antolatu zuten, ohiko araudia eta jokatzeko modua aldatuta. Antolatzaileak pozik daude ekimenak izandako harrerarekin, "errepikatzeko modukoa" izan dela nabarmenduz.
Emakumezkoen artean Bea Miras gailendu zen eta Raul Beaskoetxea gizonezkoen artean, biak ala biak Luiaondoko klubekoak.
Emakumezkoak
1. Bea Miras: 74 puntu
2. Estrella Alonso: 73 puntu
3. Bea Isasi: 71 puntu
4. Raquel Gonzalez: 68 puntu
Gizonezkoak
1. Raul Beaskoetxea: 81 puntu
2. Joseba Miras: 78 puntu
3. Guillermo Paul: 76 puntu
4. Alberto Lopez: 75 puntu
5. Andoni Zallo: 74 puntu
6. Carlos Llano: 73 puntu
7. Pedro Luis Ulibarri: 72 puntu
8. Carlos Olabarrieta: 71 puntu