Trafiko istripu larria gertatu da Zuhatzan, A-3641 errepidean, Iruleta auzotik gertu. Gaur eguerdian jazo da ezbeharra 13:25ean. Berez, ibilgailu batek poste baten kontra jo du eta gero handik igaro den beste auto batek ere ezbeharra izan du postearekin.
Ondorioz, pertsona batek zauri larriak izan ditu eta helikopteroz eraman behar izan dute Gurutzetako ospitalera, Ertzaintzak adierazi duenez.
Poliziak berak azaldu du albistea argitaratu den unean trafikoa etenda dagoela errepide horretan.