Aiarako gaurkotasuna izango dugu hizpide ostegun honetako Azalera podcastean, bertako Udaleko Karmele Poblacion Martinez alkateordea elkarrizketatuko baitugu, besteak beste.
Herritarrek ere aukera izango dute elkarrizketan parte hartzeko, galderak aurretik bidalita. Horretarako, audio bat bidali beharko dute plazaratu nahi duten galderarekin 688 84 81 52 telefonora (Whatsapp edo Telegram bidez) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera, euren izen-abizenak zehaztuta. Gaur (apirilak 13) itxiko da horretarako tartea, 23:59ean.
Ohikoan bezala, Aiaraldea.eus atarian zein sare sozialen bidez jarraitu ahalko da zuzeneko saioa.