Zirkuaren unibertso euskaldun bilakatuko da Aiara ekaineko lehen asteburuan

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 13a

Haurren unibertsoa euskalduntzeko ekimena da Eusfera. / Taupa Mugimendua

Taupa Euskaltzaleen Mugimenduaren Eusfera ekimenarekin bat egin du Aiarako Hogeitalau elkarteak bi eguneko egitaraua antolatzeko. Aurretik ere etxean egiteko erronkak proposatu dituzte.

Zirku txikia Ibagueneko futbol zelaira helduko da ekainaren 6 eta 7an. Taupa Euskaltzaleen Mugimenduaren Eusfera ekimenaren barruko ekintza izango da, Hogeitalau elkartearekin elkarlanean antolatutakoa. Bi egunetarako jarduera anitzak antolatu dituzte, betiere zirkuaren unibertsoarekin lotutakoak: magia eta antzerki tailerrak, malabareak, aurpegi margoketa, ikuskizunak… Tailerretan izena eman beharra dago eta inprimaki hau bete behar da horretarako.

Maiatzaren 7tik 17ra, Euskal Herri osoko herri ugaritan egingo dituzte Eusferarekin lotutako ekintzak. Aiaran, berez, hilaren 16 eta 17an ospatuko zuten ekimena, baina ekaineko lehen asteburura atzeratu dute. Euspazioak, beraz, herriko haurren eta gurasoen elkarguneak izango dira, eta herri bakoitzean modu ezberdinean ezaugarrituko badira ere, hiru elementu partekatzen dituzte: haur eta gurasoei bideratuta daude, parte hartze aktiboa sustatzen dute eta euskara dute ekimenaren erdigunean. 

Horren aurretik, ordea, etxean etxekoekin misioak egitea proposatzen du Taupak, guztiak haurren unibertsoa euskalduntzeko helburuarekin. Erronka horiek betetzeko baliabideak Eusferaren web atarian aurki daitezke.

Hogeitalau euskara elkarteak Taupak proposautako ekintzekin bat egin du eta adierazi du Aiaran “aurrerapausoak ematen” jarraitu nahi dutela “aisialdia, kultura kontsumoa, erreferenteak, kirola, etxeko hizkuntza praktikak… euskaldunagoak izan daitezen”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide