Asteburu honetan izango dira Añeseko jaiak, San Ramiro. Horretarako, administrazio batzarreko jai batzordeak bi eguneko egitaraua prestatu du. Hogei biztanle inguru dituen herriak badaki zein den bere indargunea: bere paisaia. Izan ere, Gorobelgo magalean kokatuta daude eta herrigunetik gertu errota polita daukate.
Edonola ere, herrian bertan, sarreran, kokatuko dute jai eremua. Larunbatean 18:00etan abiatuko da parranda kanpai hotsekin eta 18:30ean prest egongo dira puzgarriak. 19:00etan makillaje tailerraren unea helduko da eta 20:00etan ginkana.
21:00etan bingo musikatuari ekingo diote eta 22:00etan kontzertua eskainiko du RockYou bertsioen taldeak. Gainera txosna zerbitzua egongo da uneoro.
Indarrak dituztenek igandean ere izango dute egitaraua. 11:00etan puzgarriekin hasiko da eta 12:00etan San Ramiroren omenezko mezarekin. Amaitzeko, luntxa izango dute 13:00etan.