Harrapaketa bikoitza gertatu da gaur arratsaldean Arespalditzan, A-624 errepidean. Furgoneta batek bi herritar (emakumezko bat eta gizonezko bat) harrapatu ditu eta horietako bat ibilgailuaren azpian harrapatuta geratu da. Hori dela eta, suhiltzaileak bertaratu behar izan dira egoera bideratzera, bi anbulantziarekin eta Ertzaintzarekin batera.
Basurtoko ospitalera eraman dute zaurituetako bat eta Gurutzetakora bestea.