Aiarako Udalak 2,8 milioi euroko aurrekontua onartu berri du

Aitor Aspuru Saez 2026ko ekainaren 11

Udalak argi berdea eman dio aurtengo aurrekontuen behin-behineko onarpenari. / Aiaraldea.eus

EH Bilduren eta Aiara Batuzen bozekin egin du aurrera proposamenak eta EAJk leporatu dio anbizio gutxikoa izatea.

Aiarako Udalak argi berdea eman die aurtengo aurrekontuei eta behin-behineko onarpena bozkatu dute udalbatzan, EH Bildu eta Aiara Batuz taldeen babesarekin.

Udal gobernu taldeak nabarmendu du berrikuntzak daudela 2026ko proiektuan, menditik zura ateratzeko zubi mugikorra erosteko gorde diren 15.000 euroak, adibidez.

Halaber, lehen sektorea dinamizatzeko Lurretik Bat programan sakontzeko 10.000 euro erreserbatu ditu tokiko erakundeak, Lurkoik azken urtean egindako azterlanaren ondoriozko tailerrak eta prestakuntzak gauzatzeko; eta beste 12.000 euro bideratu dituzte udalerrian abereentzako osasun-plan bat abian jartzeko.

Horrez gain, aurrekontu parte-hartzaileak egiteko prozesuaren ondorioz, beste 20.000 euro erreserbatu dituzte Luiaondoko pista gorria hobetzeko.

Gainera, guraso-elkartearentzako dirulaguntza handitu dute talde psikopedagogikoaren lana ordaintzeko, eta lurralde orekari begira, iaz administrazio batzarrei zuzendutako finantzaketarako eta zerbitzuetarako diru-partiden igoera mantendu da, 147.000 euro orotara. 

EAJ oso desados

Udal oposizioko talde nagusia, bestalde, oso kritikoa izan da onartu diren aurrekontuekin eta anbizio eta planifikazio falta egotzi die prentsa ohar baten bitartez.

EAJk adierazi du hainbat zuzenketa egin zituela udal-zerbitzuak indartzeko, administrazio-batzarrei babesa emateko eta lehen sektoreak zein herritarrek egindako eskaera zehatzei erantzuteko, baina ganeratu du gehienak atzera bota dituela EH Bilduk.

Jeltzaleek administrazio batzarren diru kopurua 10.000 eurotan igotzea proposatu zuen, honako egitasmo hauek burutzeko: Gorobel mendilerroari lotutako osasun-planerako partida zabaltzea eta birformulatzea, Barrena kaleko (Las Vegas auzoa ere esaten zaio) hiri-berroneratzea bultzatzeko hurbileko bulego bat sortzea edota Luiaondoko kalistenia parkean bankuak eta paperontziak jartzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide