Loro bat lapurtu dutela salatu dute Luiaondon

Erredakzioa 2026ko ekainaren 28a

Loroak 28 urte zeramatzan Luiaondoko familiarekin bizitzen.

Ostiral arratsaldean lapurtu zuten animalia etxe batetik, eta familiak telefono bat jarri du herritarren eskura (667 24 56 75), edozein informazio jasotzeko. 

Loro bat lapurtu diotela salatu du Luiaondoko familia batek. Aiaraldea Komunikabideari azaldu diotenez, ez dute argi nola jazo den lapurreta, baina bizilagun batek esan die auto bat egon zela etxearen inguruetan eta gero Laudioko norantzan atera zela ziztu bizian. Lekukotza horren arabera, ibilgailuak kristalak tindatuak zituen eta Ford Mondeo gris zahar bat zen. Familiak azaldu duenez, kaiolaren goiko aldea eraman zuten.

Senideek telefono bat (667 24 56 75) jarri dute herritarren eskura, edozein informazio izatekotan eurekin harremanetan jarri ahal izateko. Animaliaren jabeak oso atsekabetuta azaldu dira gertatutakoagatik. Izan ere, loroak 28 urte zeramatzan eurekin. "Hitz asko esaten daki", nabarmendu dute, "herrian ezaguna zen paretik jendea pasatzen zenean beti zerbait esan edo txistu egiten zuelako". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide