Zuhatzako jaiak ospatu zituzten atzo, egitarau zabalarekin. Eguraldia lagun, goizeko 9:30ean ekin zioten mendi martxari. Herrigunera itzultzerakoan, puzgarriez gozatu zuten haurrek eta antzerki ikuskizuna ere egon zen bazkalaurretik.
Paella-janaren ostean bingo musikatuarekin, apar festarekin eta DJ Kaktusen emanaldiarekin igaro zuten arratsaldea. Iluntze aldera, Arboledako trikitilariek jarri zuten musika eta Gautegun erromeriak itxi zuen gaua.
Ospakizun gehienak larunbat honetan izan badira ere, datorren asteburuan amaituko dira Zuhatzako jaiak. Hilaren 17an, Arabako Plazetan ekimenarekin bat eginez, Superheroiakantzerkia egongo da txikientzat.
Uztailaren 18an, larunbatez, emango diete festei amaiera, eguerdian meza eta luntxarekin eta arratsaldean Kaitin in the night bakarrizketarekin, Kaitin Allende umoregilearen eskutik.
Argazkiak: Aitziber Alava