12 urtetik gorako gazteentzako uztaileko eskaintza kentzea leporatu dio EAJ Aiarako Udal Gobernuari

Txabi Alvarado Bañares 2026ko uztailaren 20a

Aiaran haurrentzat eginiko jarduera baten irudia. / EAJ

Jeltzaleek nabarmendu dute azken udetan programazio hori eskaini duela Udalak, baina aurten ez dela antolatu. 

12 urtetik gorako gazteei bideratutako uztaileko jardueren programazioa kendu izana deitoratu du Aiarako EAJk. Oposizioko taldeak nabarmendu duenez, adin txikiko haurrek badute mota horretako eskaintza, Jolas Txokoaren bidez.

Baina, salatu dutenez, Udalak "alternatibarik gabe" utzi du 12 urtetik gorako adin tartea. 

"Kezkatuta gaude uda honetan ez delako programaziorik aurreikusi udalerriko gazteentzat. Ez gara luxu bati buruz ari, baizik eta eskolako oporretan aisialdiko alternatibak eskaintzen zituen ekimen bati buruz", adierazi du Gentza Alamillok.

Zinegotzi jeltzaleak "ekimen eta planifikazio falta" sumatzen du gertatutakoaren atzean. "Beti da posible programa bat hobetzea edo egokitzea, baina ez dugu ulertzen desagertzea gure gazteei inolako aukerarik eskaini gabe", salatu du. 

Gauzak hala, gazteei zuzendutako programazio berreskuratzeko deia luzatu dio EAJk EH Bilduren udal gobernuari hurrengo udei begira, "gazteetan inbertitzea Aiarako etorkizunean inbertitzea" dela iritzita. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide