Andra Mari Zuria edo "La Blanca" ospatu dute gaur Llantenoko bizilagunek, izen bereko baselizaren inguruan. Goizean goizetik dozenaka herritar bertaratu dira zelaira erromeriaz gozatzeko.
Azken urteetan berreskuratutako tradizioari eutsiz, ohorezko aurreskua dantzatu dute herriko neskek, meza atarian. Tradizio zaharra da honakoa; XX. mende hasierako egunkariek aipatu egiten zuten jada. Desagertu egin zen ordea, harik eta duela laur urte herritar talde batek berreskuratzea erabaki zuen arte.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte