1.750 euroko dohaintza eman dio Ezina Ekinez Eginak Lantenoko Administrazio Batzarrari, herrian duela hamaika egun piztutako suteak eragindako kalteak bideratzeko.
Amurrioko Jaietan jarritako txosna solidarioan bildu zuten dirua, abuztuaren 16ko gauean.
Sutea oraindik guztiz itzali ez den arren, egoerak hobera egin duela jakinarazi du Aiarako Udalak. Hala ere, ohartarazi dute partikularrek ezin dutela oraindik leku horretatik oinez edo ibilgailuetan ibili, larrialdi zerbitzuek lanean jarraitu dutelako.
