24 Elkarteak Igande Arratsaldeak Familian programaren edizio berria prestatu du eta irailaren 20an Ixabel ipuin kontalaria gonbidatu zuen Aiarako udaletxera. Horrez gain, eskulan tailerra eskaini zuen eta jarduera oro euskaraz izan zen. Hilero egongo da hitzordu bat maiatzera arte eta Gabonetan saio berezia ere egongo da.
Argazkiak: 24 Elkartea