Euskararen erabilera sustatzeko asmoz hainbat ekintza antolatu dituzte Aiaran. Urriaren 15ean, 19:00etan, Gari Goikoetxearen Esnatu eta hil hitzaldia izango da Arespalditzan, euskararen erabileraren eta egungo erronkei buruz arituko dena.
Ostiralean, aldiz, Luiaondok Mikel Martinezen Taxi bakarrizketa jasoko du Sozialeko Aretoan, arratsaldeko zazpietan. Umorea eta euskara uztartuz, taxista baten eguneroko bizitza eta lanbidearen alde negatibo zein positiboak ezagutzeko aukera eskainiko du.
Arespladitzan ere, urriaren 17an, hainbat ekintza daude antolatuta. Arratsaldeko seietan herritarren topaketa egingo da Ferialean. Ondoren, musika-kalejira egingo da Herriko Plazaraino, eta 18:30ak aldera, “erronka txikiak, emaitza handiak” ekimenak itxiko du arratsaldea. Behin ekimena amaituta, txokolate jana eskainiko zaie hurbildu diren guztiei. Eguraldi txarra egonez gero, ekintza guztiak Udal Aretoan egingo lirateke.
Aiarako Euskararen asteburuari amaiera emateko Arespalditzako Udal Aretoak ikuskizuna, askaria eta eskulan tailerra izango ditu igandean, 17:00etan.
