Iragan ostegunean abiatu zuten Aiarako Euskararen Asteburua, Esnatu ala hil liburuaren aurkezpenarekin. Liburuaren egileetako bat den Gari Goikoetxeak gidatu zuen saioa, euskararen gaur egungo egoera larria eta aurrera begirako erronkak ardatz hartuta.
Ostiralean, ordea, Mikel Martinez antzezleak Taxi bakarrizketa eraman zuen Luiaondora.
Asteburuko ekintzak, aldiz, Arespalditzan izan ziren. Larunbatean Erronka txikiak, emaitza handiak deituriko ekitaldia egin zuten eta hurrengo egunean Igande Arratsaldeak Familian, Potx Magoaren ikuskizunarekin eta eskulanekin.
Argazkiak: Mikel Martinez, Aiarako Udala