Trafiko istripua gertatu da gaur arratsaldean A-625 errepidean, Luiaondo parean. Bi autok elkarren aurka egin dute talka eta horietako bat irauli egin da. Hiru pertsona zauritu dira kolpearen ondorioz eta ospitalera eraman dituzte. Ertzaintza aritu da trafikoa bideratzen eta garabia bertaratu da bi ibilgailuak eramateko.