Malato supermerkatuak 20. urteurrena ospatuko du asteburu honetan Luiaondon

Garazi Cuadra Alvarez

Jai-eguna igande goizean zehar gauzatuko da. / Jessica Lopez

Bezeroekin eta herritarrekin partekatzeko jai-eguna antolatu du supermerkatuak azaroaren 8rako, 10:00etatik 14:30era.

Malato supermerkatuak 20 urte bete ditu Luiaondon eta urteurrena ospatzeko, jai-egun berezia prestatu du azaroaren 8rako. Eskualdean ezaguna den saltokia da Malato, besteak beste, ordutegi zabalagatik eta oilasko salmentagatik. 

Urteurrena ospatzeko, hainbat ekintza prestatu dituzte supermerkatuan bertan, bezeroekin eta herritarrekin egun berezia partekatzeko asmoz. Goizean tarta erraldoia, zozketa eta artisau-gozoak egongo dira. Horrez gain, eguerdiko hamabietan, Amurrioko Battuere batukada taldeak girotuko du ospakizuna.

Antolatzaileen hitzetan, urte hauetan guztietan Malatoren bidelagun izan diren bezeroei eta herritarrei eskerrak emateko eta haiekin partekatzeko aukera izango da. 

Horrela, bi hamarkadako ibilbidea ospatuz eta etorkizunari begira, Malatok ateak zabalduko ditu beste behin, baina oraingoan jai-giroan, Luiaondoko eta bisitari guztiekin 20. urteurrena ospatzeko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide