Aiaraldea promozionatzeko stand-a jarri du Aiaratur turismo elkarte publiko-pribatuak Max Centerren. Aiarako Haraneko errekurtso turistikoen berri ematea da egitasmoaren xedea. Horretarako eskualdeko ostalari, txakolin egile eta ekoizleak bertaratuko dira Barakaldoko merkatal gune horretara. Hortaz gain, hainbat sari zozketatuko dira. Larunbatera arte iraungo du kanpainak.
Aiaraturreko arduradunek azaldu dute Max Centerra aukeratu dutela “urtean sei milioi pertsonek” bisitatzen dutelako gune hori, “eroste ahalmen ertain-altukoak”. Modu horretan bizkaiko biztanleen artean zabaldu nahi dute Aiaraldeari buruzko informazioa, “Bizkaitik datorrelako eskualdea bisitatzen duten pertsonen ehuneko handi bat”.