2.200 familik erabiltzen dute jada organikoa birziklatzeko sistema

Erredakzioa 2016ko aza. 25a, 07:19

Bi urteko bide motz baina oparoa egin du organikoaren birziklapenak Aiarako Kuadrilan. 82.000 kilo materia organiko bildu dira urteko lehen 9 hilabeteetan.

2014an eman zituen Aiarako Kuadrillak materia organikoa birziklatzera bideratutako lehen pausoak. Hondakin mota horietarako 31 edukiontzi jarri zituzten Kuadrilla osatzen duten bost udalerrietan, eta organikoa biltzeko 500 kit banatu zituzten proiektuan parte hartzeko prestutasuna adierazi zuten familien artean.

Bi urteko bide motz baina oparoa egin du organikoaren birziklapenak Aiarako Kuadrilan. 82.000 kilo materia organiko bildu dira urteko lehen 9 hilabeteetan.

2014an eman zituen Aiarako Kuadrillak materia organikoa birziklatzera bideratutako lehen pausoak. Hondakin mota horietarako 31 edukiontzi jarri zituzten Kuadrilla osatzen duten bost udalerrietan, eta organikoa biltzeko 500 kit banatu zituzten proiektuan parte hartzeko prestutasuna adierazi zuten familien artean.

Ekimena, baina, ez zen lehen urrats horretara mugatu. Zabalduz joan da egitasmoa. Gaur egun organikoa jasotzeko 49 edukiontzi daude: 17 Laudion, 16 Amurrion, 8 Artziniegan, 6 Aiaran eta 2 Okondon. Gainera, datorren urtean gehiago jartzeko asmoa dutela adierazi dute Kuadrilatik, zerbitzua herrigune handienetan inplementatzeari begira.

Nabarmen hasi da baita edukiontzi horiek erabiltzen dituzten herritarren kopurua ere, 2.200 familiek baitute dagoeneko kit-a.  Establezimendu ugari ere batu dira ekimenera: Laudioko 37, Amurrioko 23, Aiarako 4, Artziniegako 6 eta Okondoko bat. Hortaz gain, 14 ikastetxetan ere dabiltza organikoa birziklatzen, udaberritik.

Lortutako emaitzak esanguratsuak dira oso: aurten 82.000 kilo materia organiko jaso dira Kuadrillan urtarriletik irailera bitartean, iaz baino % 1,2 gehiago.

Zabaltzen jarraitzeko asmoa
Ekimena zabaltzen jarraitzeko asmo tinkoa adierazi dute Kuadrillatik. Hainbat informazio puntu jarriko dituzte azaroan eta abenduan, dinamikara herritar gehiago erakartzeko asmoz.

Horretaz gain, Hondakinen Prebentzio eta Birziklapenerako Astea ospatuko da. Hainbat ekimen egingo dituzte. Radio Llodion, esaterako,  irrati lehiaketa egingo dute azaroaren 21etik 25era. Hilaren 26an, berriz, birziklapen eta berrerabilpen tailerra egongo da Amurrioko Juan Urrutia plazan, 10:00etatik 14:00etara, Arabako Foru Aldundiaren eskutik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide