Genero indarkeriaren ezkutuko piezak

Erredakzioa 2016ko aza. 21a, 21:01

Dominotik “dominiora”, hizki baten aldea dago, baina jauzi handia. Gaur egun ere, hainbat bizitza eta bizi eredu jartzen ditu jokoan emakumeenganako zapalkuntzak. Hausnartzea ere pauso bat izan liteke mugiezinak diruditen piezak iraultzeko. “Matxismoa kultura bat da, ikasitakoa, eta jendartean onartua. Horregatik ez da salatzen, kritikatzen, ez eta borrokatzen; salaketa kopurua ez baita jaisten”, dio Ixone Collado Urkijok, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko masterra egin duen orozkoarrak. Argi du emakumeak erailtzearen ardura gizartearena dela.

Amnistia International-ek izebergaren teoria sortu zuen genero indarkeria azaleratzeko. Goiko puntan daude ageriko erasoak: erailketak, bortxaketak, torturak, kolpeak... Uraren azpian, berriz, bestelakoak: hizkuntza edo publizitate sexista, txiste matxistak, hizkera eta harremanak izateko modua, emakume izateagatik soldata txikiagoa izatea... “Izebergaren behealdea askoz ikusezinagoa da egunerokoaren parte delako. Intentsitate baxukotzat jotzen diren heinean gizarteak ez dio garrantzirik ematen, normalizatuak daude.  Baina matxismoa zein heteropatriarkatua mantendu eta indartu egiten da eraso horiekin”, erantsi du.

Txiste edo komentario matxistak, publizitate edo irudi sexistak, soldata txikiagoa izatea... Asko dira egunerokoan emakumeek  bizi dituzten genero zapalkuntzak

Azaroaren 25aren bueltan zabaltzen dira emakumeen kontrako indarkeria datuak. Colladok, baina, arazoak ikusten dizkio aferari: “Datuetan salaketak soilik kontabilizatzen dira, biktima kopuruak. Erasoak askoz gehiago dira. Justiziaren ikuspegitik eraso asko ez dira genero indarkeriatzat hartzen, baina jende eta mugimendu feministaren begietara bai”.

Emakumeak populazioaren erdia izaki, Aiaraldea Komunikazio Leihoak hainbat eremutan jasandako genero zapalkuntzen testigantzak biltzeari ekin dio; politika, kultura, kirola, hezkuntza zein jendartean zapalduak edo zapaltzaileak izan diren pertsonen bizipen eta gogoetei hitza jarriz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide