Lemoatx Trail lasterketan aiaraldear ugarik hartu zuten parte larunbatean. Aiaramendi taldeak zabaldu duenez, 130 lagun inguru aritu ziren lasterka. Iñigo Carbahlok 10. bukatu zuen, 16.5 kilometroko bidea eta 750 metroko desnibela zuen ibilbidea, ordu bat eta 24 minutuan.
Finaga Extrem
Igandean, aldiz,Basaurin izan zuten hitzordua, Finaga Extrem proban. Lasterketak 17. edizioa bete du, 11.2 kilometroko ibilbidea eta 500 metroko desnibelarekin. Besteak beste, Malmasineko gaina zeharkatzen du bideak. Gutxi gora behera 200 partaide egon ziren, tartean, Aiaramendiko hainbat kide. Horien artean daude Jon Durana, bosgarren sailkatua 51 minutu eta 30 segunduko markarekin; Pedro Urkijo, hamaikagarrena 53 mintuu eta 33 segundurekin; eta Fonso Manterola, 16. 54 minutu eta 17 segundurekin. Emakumezkoen kategorian Oiane del Valle lehiatu zen, zazpigarren helmugaratu zen, ordu bat eta bost segunduko markarekin.
Bizkaia Kopa Traila
Bestalde, aurreko igandean Zamudion izan zen Bizkaia Kopa Traileko zazpigarren proba. 200 lagunek hartu zuten parte, tartean, eskualdeko hainbat kirolarik. Iñigo Carbahlok, esaterako, beteranoen mailan bigarren postua lortu zuen. Ibilbideak 20 kilometro eta 650 metroko desnibela zuen, baina lasterketaren buruan zioazen korrikalari ugarik bidegurutze batean norabide okerra hartu zuten, eta ondorioz, bosgarren sailkatua izan zen. Carbahlok ordu bat eta 37 minutu behar izan zituen zirkuitua burutzeko.