Aiarabikek txirrindularitza talde berria osatzeko asmoa duela adierazi du. Ugaitz Lekue kidearen esanetan, 2003. eta 2010. urte bitartean jaiotako txirrindulariak bildu nahi dituzte: "2016-2017 Eskola kirola hartu dugu kontuan".
Helburua da Laudion edo eskualdean txirrindularitzan hasi nahi duten haurrei aukera ematea. Horretarako, beharrezko diren baliabideak jarriko dituzte interesdunen esku.
Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko club@aiarabike.com helbidera mezua bidali liteke, edo 946565449 telefonora deitu. Lekuek aurreratu duenez, asmoa da parte hartzeko gogoa dutenekin bilera egitea. Gurasoekin lotuko duten hitzordua, baina, aurrerago zehaztuko dute.