Elikadura burujabetza pil-pilean eskualdean bi jardunaldiren bitartez

Erredakzioa 2016ko aza. 18a, 13:32

Aiaraldean hainbat ekimen abiatu dute elikadura burujabetza sustatzeko herri ugaritan eta ikuspegi anitzak baliatuta.

Urduña

Gaztetxean 4 hitzaldi antolatu dituzte elikadura sistemaren alderdi ezberdinak lantzeko. Horrela, gaur 18:00etan “Gure elikaduraren mito eta errealitateak” solasaldia izango dute. Azaroaren 24an “Elikadura burujabetza eta feminismoa” izango dute ardatz, ordu berean.

Aiaraldean hainbat ekimen abiatu dute elikadura burujabetza sustatzeko herri ugaritan eta ikuspegi anitzak baliatuta.

Urduña

Gaztetxean 4 hitzaldi antolatu dituzte elikadura sistemaren alderdi ezberdinak lantzeko. Horrela, gaur 18:00etan “Gure elikaduraren mito eta errealitateak” solasaldia izango dute. Azaroaren 24an “Elikadura burujabetza eta feminismoa” izango dute ardatz, ordu berean.

Abenduaren 1ean aztergai izango dituzte “Elikadura burujabetza gazte mugimendutik eraikitzeko bideak” eta, bukatzeko, abenduaren 16an tokiko ahaleginari erraparatuko diote. Izan ere, “Urduña elikadura burujabetzaren bidean” mintzaldia egingo dute eta gero herriko ekoizleen produktuaz egindako afariaren txanda helduko da, 21:00etan, alegia.

Amurrion Nerbioigoienako Elikadura Kontseiluaren X. urteurrena

Dagoeneko 10 urte bete ditu Nerbiogoienako Elikadura Kontseiluak eta kontsumo taldeen eredua indartzeko elkartuko dira Amurrion azaroaren 27an.

Oraindik egitaraua osatu ez badute ere, herritarren partaidetza bultzatu nahi dute.

LaudiOn Egin

Bukatzeko, udalak jakinarazi du LaudiOn Egin elkarteak egoitza izango duela Motxotekalen. Baratze elkarteak erabilitako lokala izango du, hain zuzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide