Euskara bultzatzeko ia 200 proposamenekin "Konpromisoen ideiategia" aurkeztu du Euskalgintza Kontseiluak

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak "Konpromisoen ideiategia" aurkeztu du. Euskararen alde egotetik egitera jauzia emateko egunerokoan gauzatu litezkeen konpromisoak bildu dituzte bertan. Ideia zaparrada sarean dago eskura, baina Google Drive programaren bidez euskararekiko "maitasuna eta konpromisoa" adierazteko proposamen berriak gehituz zerrenda osatzen joango direla adierazi dute.

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak "Konpromisoen ideiategia" aurkeztu du. Euskararen alde egotetik egitera jauzia emateko egunerokoan gauzatu litezkeen konpromisoak bildu dituzte bertan. Ideia zaparrada sarean dago eskura, eta Google Drive programaren bidez euskararekiko "maitasuna eta konpromisoa" adierazteko ideia berriak gehituz osatuko dute zerrenda. Hain zuzen ere, hori da abenduaren 3an Amurrion egingo duten topaketarako aukeratutako lema: "Aiaraldea euskaldun! Konpromisoak eta maitasuna". 

Ideia zaparrada

Hala, norbanakoek zein entitateek egin ditzazketen ekarpenak planteatu dituzte. Norbanakoei dagokienez, adinaren arabera zerrendatu dituzte haurrek, nerabeek, gazteek, gurasoek eta edadetuek bete litzaketen ekintzak. Euskararekiko ezagutza mailaren arabera ere egin dute ariketa bera, euskaradunez gain, erdaldunek eta ia-euskaldunek egin litzaketen gauza xumeak zehazte aldera.  

Euskararen normalizazioan entitateen inplikazioa areagotu asmoz, instituzioetan, ikastetxeetan, elkarteetan, komertzioetan zein enpresetan gauza litezkeen konpromisoak ere pilatu dituzte.

Euskararen eguna batera ospatzeko deia

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna, modu bateratuan ospatzeko deia luzatu dute Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua osatzen duten 40 elkarteek. Bertan aurkeztuko dute "konpromisoen lorategia". Horretarako, konpromisoen haize errotak osatuko dituzte norbanako zein entitateek, eskulan baten bidez. Ekimenaren helburua euskararekiko maitasuna adierazi eta konpromisoak jendaurrean berrestea izango da. Hala, eskualdeko herri guztietatik abiatuko dira zutabeak: oinez, autoz, bizikletaz, patinez, trenez... 12:00etan izango da ekitaldi naguisa Amurrioko Juan Urrutia plazan. Ondoren, eskualdeko hainbat sortzailek egindako "Euskararen errota" abestia zuzenean entzuteko aukera egongo da, baita dantzaldi kolektiboa ere, flashmoba grabatuko baitute kantarekin.Goiz osoan zehar, gaztain erreak, ardo beroa, jolasak, musika, bertsoak, txistorra, eskulanak, buruhandiak eta Builaka batukada egongo dira. Konpromisoen errotaz gain, aterki koloretsuekin bertaratzeko deia egin dute antolatzaileek. 

KONPROMISOEN IDEIATEGIA

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide