Eskualdeko busa antolatu dute Durangoko Azokara joateko, abenduaren 5ean

Erredakzioa 2016ko aza. 15a, 00:08

Abenduaren 2tik 6ra bitartean ospatuko da Euskal Liburu eta Disko Azokaren 51. edizioa Durangon. Amurrio, Urduña eta Laudioko Udalen Euskara Arloak koordinatu egin dira eta eskualdeko busa antolatu dute bertara joateko abenduaren 5ean (astelehena).

Bi itzulera ordu

Abenduaren 2tik 6ra bitartean ospatuko da Euskal Liburu eta Disko Azokaren 51. edizioa Durangon. Amurrio, Urduña eta Laudioko Udalen Euskara Arloak koordinatu egin dira eta eskualdeko busa antolatu dute bertara joateko abenduaren 5ean (astelehena).

Bi itzulera ordu

Busa 16:00etan abiatuko da Urduñatik, 16:15etan pasako da Amurriotik eta 16:30etan iritsiko da Laudiora, jarraian Durangora joateko. Itzultzerako orduan, baina, bi aukeren artean hautatu ahal izango dute bidaiariek: 21:00etan edo 2:30etan itzultzearen artean, hain zuzen. Antolatzaileek azpimarratu dute ez dela beharrezkoa izango aurretik jakinaraztea bietako zein aukera hartuko duen pertsona bakoitzak, bidaiari guztiek izango baitute bi autobusetan lekua erreserbaturik.

Sarrerek zazpi euro balioko dute eta Laudio, Amurrio edota Urduñako Udaletako Euskara Arloan eskuratu ahal izango dira, abenduaren 1era arte. Adin guztientzako herritarrei zuzenduriko ekintza izango den arren, antolatzaileek azaldu dute 18 urtetik beherakoak nagusi batengatik lagunduak joan beharko direla.

Durangoko Azokaren nondik norako guztien berri izateko egin klik hemen.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide