"Superilargia", mitoa errealitatea baino

Erredakzioa 2016ko aza. 14a, 16:26

Superilargiaren fenomenoa puri-purian jarri dute hedabideek eta horri buruz mintzatu da aiaraldea.eus Bizkaiko Astronomia Elkartearekin.

Superilargiaren fenomenoa puri-purian jarri dute hedabideek eta horri buruz mintzatu da aiaraldea.eus Bizkaiko Astronomia Elkartearekin.

Aditu taldeak adierazi du, nahiz eta oihartzun handia izan duen, giza begiek ez dutela gaitasuna sumatzeko “Superilargia”, tamaina horietako objektuak ezberdintzeko ez baitira gai.

Halaber, elkarteak azaldu du NASAk egindako ohar baten ondorioa izan dela guztia. Berez, gaurko ilargia gizakiontzat normala izango da. Gehienez, distira berezia izango du.

Ikusteak mereziko du, hala ere

Dena den, elkarteak uste du mereziko duela ilargia ikustea, hilero bezala, baldin eta lainorik ez badago.

Bizkaiko astronomiazaleen aburuz, ikuskizun hutsa da ilargi betea, eta horregatik noizean behin txangoak antolatzen dituzte behatzeko. Eskualdeak, gainera, herriguneetatik ateratzeko aukera handiak ematen ditu horretarako.

Bestalde, Eduardo Rodriguez Bizkaiko Astronomia Elkarteko presidenteak iradoki du ilargira so jartzea gomendagarria dela horizontetik gertu dagoenean. Antza, argitu gabe dagoen efektu optikoaren ondorioz, handiago ikusten da eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide