Aiaraldeko Euskara Agenda izeneko egitasmoa aurkeztu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Eskualdean euskaraz egiten diren ekitaldi guztiak bilduko dituen agenda izango da, hamabostean behin argitaratuko dena. Herrietako kaleetan jarriko dute agenda ikusgai, kartelen bidez, baina egongo da baita posta elektroniko edo telefono bidez jasotzeko aukera ere, doako harpidetza eginez.
Harpidetza doako eta berehalakoa
Harpidetza oso modu errazean egin daiteke: 688862949 telefonora edo agenda@aiaraldekoeuskalgintza.eus helbidera “Alta” hitza bidalita. Egongo da baita agenda oharrak bidaltzeko aukera ere, aipatutako posta elektronikoa baliatuta.