Aiaraldeko hiru bertsolariek aurrera egin dute Arabako txapelketan

Erredakzioa 2016ko azaroaren 8a

Serapio Lopezek, Izar Mendigurenek eta Asier Rubiok eskuan dute finalerdietan kantatzeko txartela. Urriaren 28an abiatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketa fasea. Guztira 24 bertsolari lehiatu ziren finalerdietarako txartela eskuratzeko, baina arazo pertsonalak medio 21 izan dira txapelketan aritu direnak. Horien artean daude Asier Rubio luiaondoarra, Izar Mendiguren laudioarra eta Serapio Lopez baranbioarra. Rubiok eta Lopezek urriak 29an kantatu zuten Lantziegon. Serapio Lopez hirugarren geratu zen, eta Asier Rubio laugarren.

Serapio Lopezek, Izar Mendigurenek eta Asier Rubiok eskuan dute finalerdietan kantatzeko txartela. Urriaren 28an abiatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketa fasea. Guztira 24 bertsolari lehiatu ziren finalerdietarako txartela eskuratzeko, baina arazo pertsonalak medio 21 izan dira txapelketan aritu direnak. Horien artean daude Asier Rubio luiaondoarra, Izar Mendiguren laudioarra eta Serapio Lopez baranbioarra. Rubiok eta Lopezek urriak 29an kantatu zuten Lantziegon. Serapio Lopez hirugarren geratu zen, eta Asier Rubio laugarren. Izar Mendigurenek, aldiz, larunbatean izan zuen txapelketa Araian, eta hirugarren postua lortu zuen. Hala, bigarren fasera igaro dira hirurak kanporaketetako lau saioetako irabazleekin batera, sailkapen orokorrean puntu gehien bildu dituzten 9 partaideen artean baitaude.

 

Hurrengo fasea, neguan

Urtarrilaren 21ean aurkeztuko da 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa Aretan. Otsailetik martxora, 2016ko finalistak batuko zaizkie sailkatutako bertsolariei: Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Zigor Enbeita eta Xabi Igoa; Ruben Sanchezek ez baitu parte hartuko. Hauek izango dira, beraz, finalerdien zerrenda osatuko duten bertsolariak: Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Xabi Igoa, Asier Otamendi, Andere Arriolabengoa, Iker Agirre, Rikardo Gonzalez de durana, Paula Amilburu, Serapio Lopez, Peru Abarategi, Izar Mendiguren, Jagoba Apaolaza, Felipe Zelaieta, Ander Solozabal, Asier Rubio eta Jon Ruiz de Pinedo.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide