3,3 milioi euro irabazi ditu Tubacex enpresak 2016ko urtarriletik irailera bitartean, iaz denbora tarte berean irabazi zuena baino % 14,1 gehiago. Hala ere, denbora tarte horretan 366,2 milioi eurotan baloratutako salmentak egin ditu enpresak, iaz baino % 11,7 gutxiago.
Salmenten beherakada
Jesus Esmorisek adierazi du enpresaren salmentak % 30 gutxitu direla krisia hasi zenetik. Enpresaren kontseilari delegatuak azaldu merkatuaren egoera "oso aurkakoa" izaten jarraitzen duela petrolioaren krisia dela eta. Hori dela eta, "balio erantsi altuko" produktuen ekoizpenaren aldeko apustua egiten ari da enpresa.
Krisiak, baina, ez dio munduko hodi ekoizleen artean liderra izaten jarraitzea eragotzi Tubacex-i. Fabrika ugari ditu Espainiar Estatuan, Austrian, Italian, Estatu Batuetan, Indian eta Tailandian, eta akordioa sinatu berri du Awaji Materia enpresa japoniarrarekin, Tailandian altzairu herdoilezinarekin eginiko piezak ekoizteari begira.