Mateo Balbuena protagonista Aiaraldea Egunkarian

Erredakzioa 2016ko aza. 2a, 22:39

Gaur (azaroak 3) argitaratu da Aiaraldea Egunkariaren 58. zenbakia. Hainbat gai izango ditu hizpide hamabostekariak. Protagonista nagusia Mateo Balbuena izango da, Gerra Zibilean San Pedro mendian borrokan aritu zen militante komunista. Berari eginiko elkarrizketa luzearen laburpena topatu ahal izango du irakurleak agerkariaren erdiko orrietan.

Gaur (azaroak 3) argitaratu da Aiaraldea Egunkariaren 58. zenbakia. Hainbat gai izango ditu hizpide hamabostekariak. Protagonista nagusia Mateo Balbuena izango da, Gerra Zibilean San Pedro mendian borrokan aritu zen militante komunista. Berari eginiko elkarrizketa luzearen laburpena topatu ahal izango du irakurleak agerkariaren erdiko orrietan.

Egongo dira baita bestelako gai batzuk ere. Ohikoan bezala, azken bi asteetan eskualdean jazotako albiste esanguratsuenen bilduma eskainiko du Herriz herri atalak. Sozioekonomia atalean etxebizitza hutsei zergak jartzea ahalbidetzen duen foru arau berria izango da ardatza. Etawasol eta Zaskaleari taldeek prestatutako jardunaldien nondik norakoak irakurri ahal izango dira Jendartean, eta eskualdeko graffitigileen historiaren laburpen bat jasoko du Kulturak, “Agur” ezizenarekin ezagututako margolariari eginiko elkarrizketa batekin batera.

Espainiako Cow Horse txapelketa irabazi duen Aitor Aspiazu izango da Kirol orrietako protagonista nagusia. Kontran, berriz, Angela Marañon Orueta kaiku egileari eginiko elkarrizketa topatuko du irakurleak.

Kolaboratzaile ugari

Ohikoan bezala, hainbat kolaboratzailek hartu dute parte egunkari honen sorkuntzan. Txutxi Ariznabarreta, Itziar Larrazabal, Asier Amondo, Txani Rodriguez eta Itziar Urquijo arduratu dira iritzi zutabeak idazteaz. Floren Usiak, bere aldetik, komiki-tira egin du.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide