“Elkartasuna landu, dispertsioa salatu” lema pean, sakabanaketaren aurkako birari ekingo diote Araban azaroaren 3tik 13ra. Gasteizen hasi eta Trebiñun bukatuko den birak Aiaraldea bisitatuko du, ekimen desberdinen bidez.
Lehenengo geldialdia Amurrio izango da, azaroaren 4an 12:00etan herriko plazan egingo den propaganda banaketaren bidez. Egun berean, 20:00etan, Urduñako herriko plazan kontzentrazioa egingo dute.
Azaroaren 5ean Urduñatik abiatuko da bira, 11:00etan suhiltzaileetatik hasita Aiaraldetik egingo den kotxe karabanaren bidez. 13:30etan, berriz, Orozkoko herriko plazan ekitaldia izango da.
Laudiora azaroaren 7an helduko da. Zumalakarregi etorbidean, 20:00etan, kontzentrazioa egingo dute. Horren bidez Aiaraldeari agur esango dio birak.