Aiaraldea Komunikazio Leihoak martxan jarritako Udako Argazki eta Bideo Lehiaketak baditu irabazleak. Aurtengo edizioan Aitor Burgoa eta Bego Guillen argazkilari eta aiaraldea.eus-eko kolaboratzaileek egin dute epaile lana. Aurkeztutako 550 irudi eta bideoen artean hautatu dituzte kategoria bakoitzeko irabazleak.
Argazkiak modalitatean honako hauek izan dira aurtengo irabazleak:
"BIDAIAK" kategorian Jose Mari Gutierrez, ondorengo argazkiarekin:
"AIARALDEA" kategorian Lander Abascal, ondorengo argazkiarekin:
"SELFIEAK" kategorian Haizea Ginea, ondorengo argazkiarekin:
Bideoen modalitatean, berriz, honako hauek izan dira aurtengo irabazleak:
"TIMELAPSE" kategorian Iker Garcia, ondorengo bideoarekin:
[video:https://vimeo.com/185449192]
"UMOREA" kategorian Maialen Ginea, ondorengo bideoarekin:
[video:https://vimeo.com/183808081]
"UDA" kategorian Jose Mari Gutierrez, ondorengo bideoarekin:
[video:https://vimeo.com/181994974]
Modalitate eta kategoria guztietako irabazleek sari bera jasoko dute: Bi pertsonentzako afaria ArriBeltz jatetxean.
Europako hiriburu batera joateko bidaiaren zozketa
Baina badago baita sari potoloago bat, WeGoaz bidaia agentziak eskainitakoa: 2 lagunentzako bidaia Europako hiriburu batera (Londres, Erroma, Paris...). Sari hori lehiaketan parte hartu duten pertsona guztien artean zozketatu da, eta Ainara Castillo Rojas urduñarrari egokitu zaio.
Reber ahatea arduratu da zozketa egiteaz:
[video:https://vimeo.com/188694502]
Saritu guztiak Aiaraldea Komunikazio Lehioaren Laudioko egoitzara gerturatu beharko dira saria jasotzera (harremanetan jartzeko: lehiaketak@aiaraldea.eus).